Jaiak: Urretxuko Santa Anastasia jaiak
Irailaren 14an eta 15ean, eta irailaren 20tik 23ra Santa Anastasia jaiak ospatuko dituzte Urretxun.
Irailak 22, igandea. Euskal Jaia
- 10:00. Diana Lizarriturri txistulari taldearekin, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariekin eta Iratzarri dultzaineroekin.
- 10:00. Artisauen azoka eta erakustaldiak, Gernikako Arbola plazan.
- 10:30. Ibilaldiko bi idi-pare atonduko dira Gernikako Arbola plazan.
- 11:30. Idi ibilaldia kaleetan. 12:00. Meza nagusia, San Martin de Tours elizan.
- 12:00. Euskal Jai desfilearen hasiera. 12:30. Kantu poteoa kaleetan, Goiargi abesbatzarekin.
- 14:00. Karroza desfilearen amaiera, Gernikako Arbola plazan, ZSK Zuhaitzaren Soinua Kolektiboarekin. Txalapartarien emanaldia. Karrozak Labeaga kalean egongo dira ikusgai 18:00ak arte. Herritarrek botoa emateko aukera izango dute.
- 15:00. Bazkari herrikoia, Iparragirre plazan.
- 17:30. Karrozen sari banaketa, Iparragirre plazan, eta erromeria Iratzar taldearekin.
- 20:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak-ekin kantupoteoa kalean.
- 23:30. Euskararen aldeko kandela piztea, Gernikako Arbola plazan.
- Jarraian. Puro Relajo taldearen kontzertu-dantzaldia.












