Jaiak: Zaldibiako festak
Urriaren 2tik 5era eta 10etik 11ra Zaldibiako festak ospatuko dituzte. Hona egun guztietarako egitaraua:
Urriak 10, ostirala
- 17:00. Pilota eskolako txapelketaren finalak, Toki Alai pilotalekuan, benjamin, alebin eta infantil mailan. Euria eginez gero,Restin izango dira partidak.
Xirika Kultur Elkarteak antolatuta:
- 19:00. Elkarretaratzea Euskal Preso eta Iheslari Politikoen eta Palestinaren alde.
- 19:30. Patata tortilla lehiaketaren hasiera.
- 21:00. Tortillen aurkezpena eta afariaren hasiera.
- Afalondoren. Bingoa
- 23:30. Andoni Ollokiegiren kantaldia













