Jaiak: Zaldibiako Santa Fe jaiak
Zaldibian San Fe jaiak ospatuko dituzte urriaren 5etik 15era. Hau da larunbateko egitaraua:
Urriak 8, larunbata
- 11:00-12:30. Tipi-tapa ibilaldia, herri inguruan plazatik abiatuta, Beti Gazte elkarteak gidaturik.
- 12:30. Pancho Balbuena mariatxiaren saioa, plazan.
- 14:00. Paella jana, plazan. Norberak egin behar du paella, plazan bertan edo etxetik eramanda.
- Ondoren. Kantaldi herrikoia.
- 17:30. Mozorro festa eta haurren jaialdia, Guraso Elkarteak antolatuta.
- Iluntzean. Herriko Batukada Feminista, kaleetan zehar.
- 20:00. ‘Etxera bidea gertu’ lelopean manifestazioa eta topa egitea.
- 23:00. Kontzertua: Alarma Morea eta Dj Üzkülüz.













