Jaiak: Zumarragako Santa Isabel jaiak

Ekainaren 24tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Santa Isabel jaiak Zumarragan.
EKAINAK 30, LARUNBATA. HAURREN EGUNA
- 09:30. Antxinako Ama Txistularien kalejira.
- 10:30-14:30. Arte eta eskulangintza azoka. Azokan.
- 10:45. Mobyletten kontzentrazioa Clara Larrañaga plazan.
- 11:00. Alkate Txikiari agintaritza ematea eta pregoia irakurtzea. Bertso Eskolako gaztetxoek parte hartuko dute.
- Ondoren. Irrintzi dantza taldeko gaztetxoen dantza saioa. Euskadi plazan.
- 13:00. Zumarragako Musika Bandaren Haurrentzako kontzertu didaktikoa, Zelai Arizti aretoan.
- 13:30. Kantu poteoa Goiargi abesbatzarekin.
- 17:30. Haur danborrada.
- 19:30. Urolatarrak txaranga
- 20:00. Saloi dantzak.
- 23:00. Ixabel DJ festa 10 (herriko DJak), Euskadi plazan.