Jaialdia: Euskararen Eguna
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, jaialdi berezia antolatu dute Ordizian, abenduaren 3rako. Hitzaro elkarteak, Udalak, kirol elkarteek eta herriko ikastetxeek parte hartu dute antolaketan.
- 11:00. Euskararen aldeko kantak eta zunba saioa, Barandiaran plazan.
- Egunean zehar. Euskararen eguneko ekitaldiak izango dira herriko ikastetxeetan.
- 18:15. Kirolarien argazki erraldoia, plazan.
- 18:30. ‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketa herrikoia.
- 19:30. ‘Euskarak 365 egun’ lemapean, elkarretaratzea plazan.