Kantu eskeak: Zaldibiako kantu eskeak
Abenduaren 24an bi talde aterako dira kantu eskean Zaldibian.
- 08:00. Zubi-buru elkartetik abiatuta kantu eskea baserriz baserri. Eguerdian bazkaria elkartean. Arratsaldean, berriz ere kantu eskean jardungo dira herriko auzo eta baserrietan, eta iluntzean herrigunean.
- 11:00. Guraso elkarteak antolatuta, eskolako familiekin kantu eskea herrian zehar. Ondoren gaztainak erreko dira plazan.