Kontzertua: Eñaut Zubizarreta
Otsailaren 14an, 20:30ean, Eñaut Zubizarretak Doodem lana aurkeztuko du biolontxelo jotzaile aretxabaletarrak Beasaingo Usurbe antzokian, Igartza Musika zikloaren barruan.
Proiektu multidiziplinarra da lana. Moru izeneko Senegaleko pertsona baten bidaia kontatzen du emanaldian, Amaiur Luluaga dantzariarekin eta Iñigo Salvador saxofoi baritono jotzailearekin batera. Narratzaile bat ere badago, Oihana Iguaranek berridatzitako poesia entzungo delarik.