Kontzertua: Idoia Asurmendi

Urriaren 4an, 20:30ean, Idoia Asurmendik kontzertua egingo du Beasaingo Usurbe antzokian. Igartza Musika Zikloaren barruko kontzertua da.
Idoia Asurmendi
Urte eta erdi oholtzetatik urrun egon da Idoia Asurmendi, bere bigarren diskoa grabatzeko, eta hori da Igartza zikloan aurkeztuko duena. Hasierako abestietan, folk-a, pop-a edo bossa-nova beldurrik gabe nahasten bazituen ere, oraingoan, pianoak zuzendutako melodia handiak aurkeztuko ditu, soinu organikoa, akustikoa eta lur zaporearekin. 12 euro balio du sarrerak.