Kontzertua: Igartzako Musika Beka
Igartza Musika Bekan parte hartu zuten ikasle guztiak. // Argazkia: Beasaingo Udala Azaroaren 30ean, egun osoan zehar, Igartza Musika Bekaren entzunaldiak izango da Beasaingo Igartzako jauregian. Igartza Musika Zikloaren barruko saioa da.
Igartza Musika Beka
Beasaingo Udalak, musika sormenaren laguntzan urrats bat gehiago emate aldera, Igartza Musika Beka sortu zuen 2016an. Beka honen helburua da, Euskal Herrian kultura sustatzea eta musika hedatzea, bereziki goi mailako musika-hezkuntzaren esparruan. Horregatik, Beka Musikenen ikasten ari diren ikasleentzat zuzendua dago.
Parte-hartzea urtero urtero igotzen ari da. Hasieran 16 izan ziren, baina iaz, 41 hautagai izan ziren. Musikenek berak ere gero eta Master desberdin gehiago eskaintzen ditu. Aurkezten diren espezialitateak ere oso anitzak dira.













