Kontzertua: Rock kontzertua Zegaman
Apirilaren 29an, 22:00etan, Rock kontzertua izango da Zegamako Manolo tabernaren aurrean. Orkatz Txiki, Orkatz Gazte eta Orkatz abesbatzek, eta Ander Orue (gitarra), Aner Ormazabal (Zeharkako txirula), Irati Goiburu (pianoa), Santos Regil (pianoa), Tomas Lasa (aho-soinua) eta Unai Lopetegi (bateria) musikariek hartuko dute parte.













