Kontzertua: Suhar abesbatza
Irailaren 8an, 19:00etan, Suhar abesbatzak kontzertua egingo du Beasaingo Igartzako jauregian. Igartza Musika Zikloaren barruko kontzertua da.
Irailak 8. Suhar abesbatza
Gizonezko ahotsez osatutako abesbatza da Suhar, Esteban Urzelaiek zuzentzen duena. Ander Sarriegi tenore beasaindarrak abesten du bertan, eta Loinatz abesbatzako zuzendaria den Aitor Garitanok ere. Ibilbide oparoa du taldeak. 2023a, urte handia izan zuten lehiaketei begira: Eslobenian, Mariborko 17. Gallus Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan 2. saria eskuratu zuen; Publikoaren saria lortu zuen Iacobus Gallus konpositorearen obra baten interpretazio onenarekin; Tolosako 54. Abesbatza Lehiaketan 5 sari bereganatu ditu, lehen saria polifonian, lehen saria folklorean, publikoaren saria, euskal obra baten interpretazio onenaren saria eta lehiaketako Sari Nagusia. 2024an ere, sariketa garrantzitsuetan izango dira, hala nola, Pekingo 17. International China Chorus Festival-en eta Varnako (Bulgaria) Europako Kantu Koraleko Sariketa Nagusian.













