Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari
Irailaren 22an, larunbata, Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari saioa egingo dute Lazkaomendiko Abalin baserrian, bertsolariaren jaiotetxean.
- 11:00etan: Lazkaomendiko Lartxai Elkartean elkartu eta Abalin baserrira abiatuko gara, oinez (15 minutu), trikitilariekin eta Lazkao Txikirekin.
- 11:30ean: Abalin baserrian bisita, Joxemielen gela, bere liburuak, garaikurrak, sehaska… ikusi.
- 12:00etan: Lazkao TxikiRI eta Lazkao TxikiREKIN, bertso kantari: Bat-bateko bertsoak eta bertso jarriak, a capella kantatuak eta musikatuak: sehaskari, oh baserritxo, kontzientziari, ispiluari, Aralarri…













