Ordiziako jaiak: Santanazaleen eta Kuadrillen Eguna

Ordiziako Santa Ana jaietako egitarauaren barruan, Santanazaleen eta Kuadrillen Eguna ospatuko dute asteazkenean. Hau da egitaraua:
- 10:00: Goiz-eresia Ordiziako Txistulariekin.
- 11:00: Santanazaleen meza, elizan.
- 12:00: Santanazaleen ohiko esku-dantza, Plaza Nagusian.
- 13:00: Kuadrillen irteera.
- 18:00: XI. bigantxa-futbol txapelketa, junior maila, Idoiaga plazan .
- 21:00: Beti Argi bandarekin kalejira.
- 23:00-02:00: Indarkeria sexistarik gabeko gunea, Jaima informatiboa (Emagin), Zuhaiztian.
- 23:30-02:00: Disko-Festa Xaibor DJrekin, Bazterretxe plazan.
- 23:00-00:30: Puro Relajo taldearen kontzertua, Garagartza Plazan.
- 00:30-03:30: Vulcano orkestraren ikuskizuna eta dantzaldia, Plaza Nagusian.