Ormaiztegiko festak: San Andres eta mozorro eguna

Ormaiztegiko San Andres jaien barruan, zaindariaren eguna eta mozorroena izango dituzte larunbatean. Hau da egitaraua:
- 10:30: Txindata musika eskolako txistularien goiz eresia, herriko kaleetan zehar.
- 11:30: Urmaiz abesbatzak abesturiko meza.
- 12:00: Udalak eskainitako hamaiketakoa, Barduliarrak elkarteak lagunduta, eliz atarian.
- 13:00: Herri kirol jaialdia karpan. Harri jasotzen: Joseba Ostolazaeta Udane Ostolaza. Aizkoran: Iñaki Azurmendi – Ugaitz Mugerza eta Irati Aatondoa – Miaka Aristegi.
- 12:00-15:00: Jundajo txaranga herrian zehar.
- 14:30: Mozorroturiko lagun taldeen bazkaria, kiroldegian.
- 17:00: Zezentxoak eta poniak, 16 urtetik beherakoentzat, eskolako zelaian.
- 18:15: Mozorrotuen jaitsiera, elektrotxarangarekin.
- 20:00: Mozorro lehiaketako sari banaketa, karpan.
- 23:00-03:00: Iratzar taldearen berbena, karpan.