Ospakizuna: 'Alde Zaharra dantzan'
Iazko 'Alde Zaharra dantzan' festaren irudi bat, Ordiziako Plaza Nagusian. Kerman Garralda Apirilaren 11n eta 12an Alde Zaharra dantzan ospakizuna egingo dute Ordizian. Alde Zaharreko ostalariek herriko hainbat eragilerekin batera antolatu dute egitaraua.
EGITARAUA
Apirilak 11, ostirala
- 19:30. KantAzak taberna ibiltaria, Emaneurrek antolatuta.
Apirilak 12, larunbata
- Goizean zehar. Aire libreko margo lehiaketa
- 11:30. Patata tortilla lehiaketa Plaza Nagusian
- 12:30. Pontx pailazoa Garagartza plazan
- 14:30. Herri bazkaria frontoian
- 18:00-20:00. Burrunbazale txaranga
- 20:00. Phsyco Clow-perkusio eta Antzerki ikuskizun ibiltaria
- 21:30. Alarma Morea, La Txama eta Kaparrak, Plaza Nagusian.












