Ospakizuna: Loinazko San Martin Eguna

Otsailaren 5ean Loinazko San Martin eguna ospatuko dute Beasainen, bai kale mailan eta baita Urbiberri zentroan ere.
EGITARAUA
- 9:30. Kofradien harrera eta bilkura ongietorria ahogozagarriekin
- 9:30. Goizeresi txistulari taldearen eta Musika Eskolako banda eta txistularien diana
- 10:20. Kofradien desfilea Goizeseri txistulari taldea eta Musika Eskolako banda eta txistulariak lagunduta Igartzatik irten. San Martinen estatuara iritsi eta lore eskaintza egingo dute.
- Ondoren. Ohorezko aurreskua dantzatuko da
- 11:00. Meza Nagusia, Andre Mari Zeruratuaren parroki elizan
- 11:00. Odolki dastatze herrikoia
- 12:00. Txistularien emanaldia
- 12:00. Kofradiaren 38. Kapituluaren ospakizuna eta ohorezko Kofradekideen izendapena Loinazko San Martin plazan. Ondoren, kofradiei hamaiketakoa eskainiko zaie
- 14:30. Adiskidetasun bazkaria
- 17:00. Murumendi pilota eskolako haurren pilota partidak Gernika pasealekuko frontoian
- 18:00. Benta zaharreko mutiko alaiak musika taldeak kalea girotuko du
- 18:30. Zirkoteke zirku-ikuskizuna Erauskin plazan
URBIBERRI GIZARTE ZENTROKO JAIEN EGITARAUA
- 13:30. Bazkideentzat hamaiketakoa
- 17:00. Omenduei harrera, Aurtzaka txiki dantza taldeak dantza-saioa
- 17:30. Gure Abesbatzaren omenaldia
- 18:00. Urbiberri Gizarte zentroko “Argi” taldearen dantza emanaldia
- Segidan. Dantzaldia 21:00ak arte