Ospakizuna: Loinazko San Martin eguna
Otsailaren 5ean Loinazko San Martin eguna ospatuko dute Beasainen. Batetik herriko egitaraua dago, bestetik Urbiberri zentroa.
Egitaraua
- 9:15. Kofradien harrera eta bilkura ongietorria ahogozagarriekin Igartzako jauregian
- 9:30. Goizeresi txistulari taldearen eta Musika Eskolako txistularien diana
- 10:20. Kofradien desfilea Goizeresi txistulari taldea eta Musika Eskolako txistulariak lagunduta. Igartzatik irten, San Martinen estatuara iritsi eta lore eskaintza egingo dute. Ondoren, Ohorezko aurreskua dantzatuko da.
- 11:00. Meza Nagusia, Andre Mari Zeruratuaren parroki elizan.
- 11:00. Odolki dastatze herrikoia
- 12:00. Musika Eskolako Arantzazu Saiz piano-jotzailea eta Xabier Zeberio Nyckhel arpa-jotzailearen emanaldia.
- 12:00. Kofradiaren 39. Kapituluaren ospakizuna eta ohorezko Kofradekidearen izendapena, Karloa Argiñano izendatuko da aurten ohorezko kofradekide, Loinazko San Martin plazan. Ondoren, kofradiei hamaiketakoa eskainiko zaie.
- 14:00. Adiskidetasun bazkaria Loinazko San Martin plaza azpian
- 17:00. Murumendi pilota eskolako haurren pilota partidak Gernika Pasealekuko frontoian
- 18:00. Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak kalea girotuko du.
Urbiberri Gizarte Zentroko egitaraua
- 13:30. Luntxa bazkideentzat
- 17:00. Mª Pilar Usabiaga Etxeberria andereari eta Jose Miguel Insausti jaunari harrera egingo diegu lagunarteko omenaldia eskaintzeko asmoz.
- 17:00. Aurtzaka dantza taldeak dantza-saioa eskainiko du.
- 17:30. Gurea Abesbatzaren emanaldia.
- 18:00. Urbiberri Gizarte Zentroko Argi dantza taldearen emanaldia
- Segidan. Dantzaldia 21:00ak arte.













