Ospakizuna: San Isidro Mutiloan
Maiatzaren 18an, 12:15ean, herri kirol saioa egingo dute Mutiloan San Isidro egunaren harira. Iosu Ibarguren Lakiola (Legazpi) eta Eloi Moreno, Aritz Goena (Lazkaomendi) eta Iñaki Ibarguren, Lakiolaren (Mutiloa) aurka arituko dira aizkoran. Aimar, Goiatz eta Uxue Galarraga aita-alabek erakustaldia egingo dute harria jasotzen.













