Ospakizuna: San Tomas eguna Legorretan
Abenduaren 20an San Tomas eguna ospatuko dute Legorretan.
- 11:00. Txorizo ogitartekoak udal pilotalekuan. Jokoak ere izango dira (potea, igela…).
- 12:00. Ugaroko ikasleek eta Aldaietako jubilatuek euskal abesti herrikoiak abestuko dituzte.
- 12:15. Eskolako bi saskiren zozketa; txistorra banatuko da bertan bildutakoen artean.