Ospakizuna: Santa Ageda bezpera

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatu dute Ezkion. 11:30ean Argindegi ostatuan elkartu eta pintxoa jan ondoren, kantatzen hasiko dira, Imanol Insausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariek lagunduta. Santa Lutzian ere egingo dute erronda. Topan bukatuko dute eta bertan bazkalduko dute.