Ospakizuna: Santa Ageda bezpera

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dute Zerainen. 09:30ean kopla kantuan eta eskean aterako dira Uharka abesbatza, ZerainLab eta Liztormendi elkarteko taldea. Irteera, plazatik. Bi multzotan: bat Barbaritik eta bestea Aizpetik hasiko da. Bazkal garairako, kaskoan. Bazkaria Ostatuan. Bildutako diruaren erdia Liztormendi elkartearentzat da, eta beste erdia ZerainLabentzat, urteko ekimenetarako.