Urretxuko Santa Anastasia Jaiak: Euskal Jaia
Urretxuko Santa Anastasia jaiak ospatuko dituzte irailaren 20tik 23ra. Hau da igandeko Euskal Jaiko egitaraua
- 10:00. Urretxuko Lizarriturri txistulari taldea, Zumarragako Trikitixa eta Iratzarri Dultzainero Taldearen diana.
- 11:00. Euskal Jaietako artisau erakusketa eta azoka, Gernikako Arbola plazan.
- 12:00-14:00 Euskal Jaialdia: Zumarragako trikitixa, Aierbetarren trikitixa, Zumarraga eta Urretxuko bertso eskola, Secundino Esnaola Musika Eskolako metalak eta trikitilariak, erraldoiak eta dultzainerok, Benta Zaharreko mutiko alaiak…
- 12:30. Karrozen elkarretaratzea eta salda beroa, Gernikako Arbola plazan. Triki-hamaiketakoa, pintxo goxo-goxoekin.
- 12:00. Aldiri kiroldegian ERRALDOIAK elkartuko dira. Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako konpartsak izango ditugu. Gero, 12:00etatik aurrera, kalejiran ibiliko dira kaleak alaitzen: Labeaga – Iparragirre – Abenida – Gernikako Arbola plaza (dantza egingo dute) – Areizaga – Nekolalde kalea.
- 12:30 . Meza, San Martin de Tours elizan.
- 13.00. Kantu saioa, Benta Zaharreko Mutiko Alaiekin, Iparragirre kalean.
- 14:00. Euskal Jaiko partaideen arteko herri bazkaria, Ederrena pilotalekuan.
- 17:30. Karrozen ibilaldiaren hasiera, Mugitegi industrialdetik abiatuta. Aurten, 8 koadrilak egin dituzte karrozak: Orain Presoak (Lurra Dantza Taldea), 19 ta kitto (Urretxuko Trikitilariak) Eyak Jodiu (Larraiza Dantza Taldea), NEE (Zumarragako Trikitixa), Burunba (Irrintzi Dantza Taldea), 00RP (trikitilariak), HDM (Zumarragako txistulariak), LMM (Secundino Esnaola musika eskola). Ibilbidea laguntzen, Azpeitiko Itsasi Zanpantzar taldea, Tolosako dultzaineroak eta Urretxuko Iratzarri dultzaineroak, Urretxuko Lizarriturri Txistulari taldea eta Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako erraldoiak ere ariko dira.
- 19:00. Zuhaitzaren Soinua kolektiboaren saioa, Gernikako Arbola plazan.
- 19:15. Ibilaldiko lehenengo karrozak Gernikako Arbola plazan sartzen hasiko dira. Denak Gernikako Arbola plazara heldu ondoren, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da.
- 23:30.- Euskararen aldeko kandela piztea, kantu eta musikarekin batera, Gernikako Arbola Plazan.
-
00:00. Bedaioko Ingurutxoa dantza herrikoia, Gernikako Arbola plazan.00:30. Erromeria GURI5! taldearekin, Gernikako Arbola plazan.













