Urretxuko Santa Anastasia jaiak: Kuadrillen Eguna
Urretxuko Santa Anastasia jaiak ospatuko dituzte irailaren 20tik 23ra. Astelehenean, Kuadrillen Eguna izango dute; hau da egitarua:
- 11:00-14:00. Haur parkea, Belaustegi plazan (eguraldi txarrarekin, Aldiri kiroldegian).
- 12:00. Motor eta patinete laserketa, Belaustegi plazan. Haur txikitxoei zuzenduta. Izen-ematea, 11:30ean, plazan bertan.
- 12:00. Zezentxoak eta pottokak, San Martin auzoko plazatxoan.
- Plazan Iraunkorrak txarangakoak arituko dira ikuskizuna girotzen.
- 12:30. Kuadrillen pisaketa eta izen-ematea, arratsaldeko koadrilen arteko jokoetarako, Gernikako Arbola plazan.
- 12:30. Iraunkorrak txaranga kalez kale.
- 14:30-17:00. Herri bazkaria, abenidan (eguraldi txarrarekin, Ederrena pilotalekuan eta Gernikako Arbola plazako luzapenean).
- 17:00-20:00. Haur parkea, Belaustegi plazan.
- 17:30. Kuadrillen arteko sokatira, Gernikako Arbola Plazan. Iraunkorrak txarangak alaituko du giroa.
- 20:00. Dantzaldia Urretxuko Iparragirre-Balerdi musika eskolako bandarekin, Gernikako Arbola plazan.
- 21:30. Kantu afaria, Gernikako Arbola plazan.













