Beasaingo Udalean urtebetean bizi duguna
Garbiñe Zurutuza (Beasaingo EH Bilduko zinegotzia)
Duela urtebete Alkateak kargua hartu zuenean gauza asko esan zituen, tartean: 24 ordu pasako zituela lanean burubelarri beasaindarrei zor zielako, euskarari garrantzi berezia eman nahi ziola eta horregatik hizkuntz politikako batzorde bat sortuko zuela….
Teoria oso polita da, baina, praktikan, esandakoa ez du bete. Adibide pare batekin garbi ikusiko duzue:
- Azken asteetan esku artean dugun planteamendu bat dela eta, 2 aldiz joan naiz arratsaldez 16:30a aldera alkate edo alkateordearen bila udalera, eta han garbitzailea bakarrik zegoen txintxo-txintxo. Denbora luzez zain egon ostean, aspertu eta joatea erabaki nuen.
- Hizkuntz politikako batzordeari dagokionean, urte guztian uste dut 4 bilera egin ditugula, alegia, hiruhileko bat. Maiztasuna alde batetara utzita, oraingoz ez dugu ikusten benetako apustua egin dutenik euskararen normalizazioa bultzatzeko.












