Franco, presente!
Barkatu, esan nahi dut frankistan idearioa eta boterea gure artean dugula gaur egun (lan prekarietatea, pobrezia, pentsioak, justizia, Altsasu, Katalunia, …). Orain, delako momia ohean hil zela, 44 urte luze betetzear direnean, eta berriro hauteskunde batzuen atarian gaudelarik hitz bide dugu bera eta beraien sinboloak, …; eta horretan Gogora, Memoriaren Institututik diotenez, Gipuzkoan hiru herri (?) (Donostia, Urnieta, Elgoibar) besterik ez omen dira sinbologia frankistak dituztenak. Nere herrian, Zegaman, 2019ko azaroan, hainbat aldiz gogoratu dudanez, tartean Gogorakoei, Arartekoari,… sinbolo frankistak ez ezik, esaterako, Juan Telleria jaun ospetsua, musikari trebea, tartean Cara al Sol falangisten himnoaren egileak bere izenarekin oroimen plaka bat dauka, lehen bere izenean izan zuen kalean. Berdin daukate Jose Antonio Primo de Rivera, falangeko sortzailea eta muertos por Dios y la Patria omentzen dituen plaka bat; laurogeiko hamarkadaren erdialdea elizako hormatik kendu zena.
Baina gaur egun, memoriaren legearen aurka, 83 urte luze geroago, besteak beste, bost tiroz hildako, (hiru fusilatu: Gregorio Sarasola, Ormaiztegin; Eugenio Azurmendi, Tolosan; eta Zelestino Arrondo, Aizpurutxon; Otxandioko frentean hil zuten Gregorio Arizkorreta eta beste bat, Sanchez Cordero, makia, Aratzen tiroz hil ondoren Zegamako kanposantuan lurperatua) oraindik, udalaren gehiengoaren aldetik, errekonozimendu pertsonal ofizialik gabe daude gure herrian. Pertsonalki ez dit molestatzen beraien sinboloak bistan izatea, baina, bai, eskatzen dut, beste herritarrok ere gureak izateko eskubidea bete dezatela; eta gure senide eta herritar fusilatuak edo errepresaliatuak: lehen aipatutako bost tiroz hildakoak, edo Langile Batailoietako, 160tik gora identifikatutako, Zegamako Penalean preso-esklabo izan genituenak, tren-geltokiko kaminoa egiten; Eskola Nazionaletan preso izan genituen 30dik gora herritarrak; herritik kanpoko hainbat presondegietan egon ziren herritarrak; lan postuetatik kaleratu izan zirenak; ilea moztu zietenak;… gutxienez dakigunak, ofizialki beraien herrian ere, Zegama, beste hainbat (makia ezik) administrazioetan errekonozituak ez ezik oroituak ere izan direnean, esaterako: Legazpi, Tolosa, Olazti, Nafarroa eta Eusko Gobernuetan; Euskal Memoria; Aranzadi; Intxorta org. …; beste batzuen artean.
Gogoratzekoa dela uste dut, berri genuen errepresaliatuen, memoriaren bidean jarri genituen oroigarri-oroimen plakatxoak berehala kendu zituztela, udaleko agintariaren ordenuz. Espero dugu, orain Aranzadikoak 36ko estatu kolpeak Zegaman izan zuen eragina aztertzen hasi direnez, falta den udaleko gehiengoak, 83 urte luze geroago, gutxienez, naiz orain arte senideoi ez diguten sinistu, ofizialki gure senide fusilatuak eta gainerako errepresaliatuak, berri dauzkagunak, eta azaldu daitezkeenak ere, gutxienez, memoria, egia, justizia eta erreparazioaren bidean, errekonozimendu ofiziala izan dezatela beraien herrian ere, Zegaman.
Zer? Dago edo ez dago, Franco Presente!