Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Handienekin batera ikasiz

Jon Aizpuru (EHM probako parte-hartzailea)

2016/07/12
EHUNMILAK_2016(1)

Jon Aizpuru beasaindarra, helmugan.

Tira! Amaitu da aurtengo Ehunmilak probaren VII. edizioa. Aurten, goierritarrok emaitza onak lortu ditugu lasterketa gehienetan. Somatzen da urtetik urtera eskualdeko parte-hartzeaileon maila goruntz doala. Ea horrela jarraitzen dugun! Urtero bezala, lasterketa aurretik eguraldia zen kezka nagusiena. Ulertuko duzuen bezala, Ehunmilak lasterketa guztiz ezberdina da eguraldiaren arabera. Sekulako beroa izan genuen larunbat goizetik aurrera, une askotan itogarria ere izan zena. Lasterketari buruz, Javi Dominguezek azkar erakutsi zigun zertara etorri zen Beasainera. Berak beti dio estrategia bakarra izaten duela lasterketari begira, gustuko duen martxa hartu eta aurrera. Hala ere, badirudi urtetik urtera martxa hori gero eta azkarragoa dela. Etzegaraterako bidean galdu egin zen arren, sekulako abantaila atera zigun beste guztioi. Momentu honetan, Euskal Herrian zein nazioarte mailan, luzera handiko lasterketetan gutxi egongo dira bera baino indartsuagoak direnak. Ikusgarria!
“Aurten goierritarrok emaitza onak lortu ditugu. Somatzen da eskualdeko maila urtetik urtera goraka doala” “Kilometro asko Imanol Alesonekin egiteko aukera izan dut, eta asko ikasteko balio izan dit”
Lasterketaren gainontzeko ohorezko postuen lehian genbiltzanok hortxe ibili ginen, ordubete baino gutxiagoko tartean, lasterketaren zatirik handienean. Egia esan, lehia aldetik momentu interesgarriena Etzegaratetik aurrerakoa izaten da. Orduan ikusten da ondo baino hobeto nork kudeatu duen lasterketa behar bezala, eta nork ez horren ondo. Indarrez denok iristen gara justu, eta buruz ondo iristea oso garrantzitsua da. Esan daiteke, Etzegaratetik aurrera buruz freskoen eta gogotsuen iristen denak egiten duela aurrera postuetan, eta justuago iristen denak, postuak mantendu edo galdu egiten dituela. Hor dago, nire ustez, lasterketa honen gakoetako bat. Nik neuk ere horrela planteatu nuen aurtengo proba. Hasieran garrantzitsua izaten da taldetxo bat bilatu eta elkarren babesean joatea, batez ere gaueko partean. Etzegaratetik aurrera hasten da benetako lehia. Kilometro asko Imanol Alesonekin batera egiteko aukera izan dut aurten, eta asko ikasteko balio izan dit. Adur Mendizabalekin podiumeko postuetan izandako lehiari esker, berriz, gehiago estutu behar izan nuen, eta horri esker atera nion laugarren sailkatuari aldea. Hori dela eta, bi korrikalari handi horiei eskerrak eman nahi dizkiet, asko ikasi baitut biengandik. Amaitzeko, beste behin, aukera hau baliatu nahiko nuke Ehunmilak lasterketa egi bihurtzen laguntzen duzuen guztioi (antolatzaile, laguntzaile, babesle eta bolondresei) eskerrak emateko. Eskerrak ere lasterketa mendian, kalean zein Internet bidez jarraitu duzuen guztioi. Mila esker eta hurrenarte!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut