Kolonizazio zaharretatik kolonizazio berrietara
Lehengo eta egungo kolonizatzaileen inguruko gogoeta egin du Xanti Salceda ordiziarrak.
Franzisko aita santuak asteburu honetan esan berri du, Amazoniako suteei erreferentzia eginez, kontuz ibili behar dugula kolonizatzeko erabiltzen diren bide berriekin. Ezaguna da sute hauen nahia lurra esplotatzeko bidea ireki eta multinazionalei atea zabaldu nahi diela. Elizak ere onartzen du; bere sinesmenak inposatu egin zituen «su eta ezpata» bidez. Aita santuaren hitzetan hau gaizki egin zutela dio, indigenei gertutasuna adierazi nahian edo eta kolonizazioarekin jarraitzeko asmotan, noski.
Hauetako bat gure herrian, Ordizian, leku pribilegiatu bat ematen diogun Aita Urdaneta izan zen. Kuriosoa da, monumentuan dauden idatziei erreparatuz, gaztelaniaz eta euskaraz ez dutela gauza bera esaten. «…introductor de la civilizacion cristiana y española en Filipinas» eta «…Filipinetara eraman zuen kristautasunaren argia». Globalizazioaren eta Europa zaharreko herri zahar den honi ere inposatu zioten erlijioa, hizkuntza eta espainol izatera behartu, nahiz eta oraindik ere kostatzen zaien hau dena normalizatzea.
Horietako adibide gaurkotua Iberdrolak 2018an Barrena jauregia argitzeko Udalari egindako oparia, 80.000 euroko ekarpena egin zuen. Akaso Filipinetan dituen proiektuak ez ziren posible izango Frai Andres de Urdaneta gabe. Bide komertzial hau aurkitzeagatik bere eskertza eman nahiko dio, eliz gizon honen azala zuritu duen herri Katoliko espainolizatu honi. Historiarako geratuko den beste idatzi batean garbi utziaz Iberdrola Españak herri honi egin dion opari berri hau. Inor mindu gabe eta erreflexiorako balio diezaigun, ez dezagun Iberdrolaren azala zuritu Frai Andresekin egin dugun bezela.