LABeko afiliatu baten bizipenak
Geroako kaltetu bat naiz eta, aldi berean, prejubilatua. Arazo bat aldarrikatu nahi dut.
Urriaren 31n LAB sindikatura deitu nuen galdetzeko zenbat ordu lan egin behar diren 2024-2025 urtean eta esan zidaten ostiralean joateko eta hitz egingo genuela. Nik ados negoela esan nien, noski.
Azaroaren 2an LABeko egoitzatik deitu zidaten:
LAB: Biharko hitzordua daukagu, ezta?
Ni: Bai, horrela da.
LAB: Bada, uste dut ez garela bilduko. Jakinarazi digutenez zu Geroako kaltetuekin bat eginda sindikatuen aurrean jartzen zara.
Ni: Bai, egia da. Zuekin ados ez nagoelako gai horretan gurekin nola jokatzen duzuen, gure lan-bizitzaren amaieran gure aurrezkiak erreskatatu ezinik, eta, gainera, insolidarioak garela leporatzen diguzue.
LAB: Bortitz egiten zait orain nire laguntza eskatzera etortzea.
Ni: Ez naiz laguntza eskatzera etorri. Bakarrik nahi dudana da zuk zure lana egitea, ni afiliatu bat naizen momentutik.
LAB: Joan zaitez beste sindikatu batera.
Ni: Norengana? Ustez zuen gustukoak ez diren ohiengana baina Geroako mahaian elkarrekin biltzen zaretenak eta langile guztien aurrezkiak diren milaka milioiei buruz hitz egiteko, eta ez diguzuenak libreki erreskatatzen uzten? Ikusten dut ni bidaltzeko ahaleginak egiten ari zaretela.
LAB: Bai, horrela da.
Ni: Bihar sindikatuko egoitzatik pasako naiz eta baja eskatuko dut.
LAB: Ez daukazu etorri beharrik. Telefonoz egingo dugu eta kito.
Ni: Nahiago dut joan eta esatea argi eta garbi nire iritziak eta arazoak eta zuek, aldi berean, esatea zergatik jokatzen duzuen horrela, konponbide bat behar delako.
LAB: Ez. Adio.
Moztu egin zidan.
Azaroaren 3an bidali zidaten azken ordainketa eta ez egitea erabaki dut, beraiei dagokien lan bat ez dutelako egin nahi.
1975. urtean 15 urte nituen eta pentsatu izan nuen orainarte egon naizen sindikatu abertzale eta langile defendatzaile honetan askatasun osoa nuela pentsatu eta iritziak beldurrik gabe argi eta garbi esateko. Baina oker nenbilen. Ez sinesteko zaplastekoa jaso dut eta jakin badakit beste batzuek ere antzeko tratua jaso dutela.
Zer pentsatuko lukete garai bateko sindikalistek zuen jarrera ikusiko balute? Hauek ez zuten inongo diru laguntzarik jasotzen. Beraiek zuek ez duzuen solidaritatea zuten.
Eta, azkenik, gustatuko litzaidake Geroako mahaiarekin lotura dugun guztiok gure nominak erakustea, ikusteko zenbaterainoko insolidarioak garen, zuek eta gu.
Bakoitzak pentsatu dezala gertaera eta jarrera hauek normalak diren.