Goierriko Hedabideek bat egin dugu greba feminista deialdiarekin
Goierriko Hitza egunkariko eta Goiberri aldizkariko erredakzioak planto egin du gaur, bihar, greba egunean, egunkaririk ez dadin egon. Bihar lanera itzuliko gara, greba feministak behar bezalako estaldura izan dezan
Goierriko Hedabideak E.M.ko langileek bat egiten dugu azaroaren 30eko greba feminista orokorreko deialdiarekin. Bozketa bidez, lantaldeak batasun handiarekin erabaki du grebara atxikitzea.
Editore, erredaktore eta diseinatzaileek egun osoko lanuztea egingo dugu gaur, azaroaren 29an. Ez ditugu edizio digitalak elikatuko eta ez dugu egunkaririk ekoitziko. Hala, bihar, greba egunean, ez da Goierriko Hitzarik izango.
Ostegunean lanera itzuliko gara, greba feminista orokorraren jarraipena egiteko. mugimendu feministak estaldura mediatikoa merezi du, tokiko ikuspegiarekin eta gure hizkuntzan, euskaraz. Grebaren inguruko informazioa baino ez dugu argitaratuko bihar, hilaren 30ean, eta egon daitezkeen gainerako albisteetan zerbitzu minimoekin arituko gara.
Administrazio arloko langileek, aldiz, hilaren 30ean bertan geldituko dugu jarduna, eta, beraz, ezingo diete zerbitzurik eman Hitzakideei, iragarleei edo bestelakoei.