Jon Ander Urdangarin Hitzakideak jaso du Ordiziako gazta irabazlea
Jon Ander Urdangarinen bikotea, Eli Gorrtotxategiren eskutik Hitzakideen saria jasotzen, Gazta Kofradiako kideen laguntzarekinLoinaz Agirre Jon Ander Urdangarinek gaur jaso du Hitzakideen artean zozketatutako gazta. Ez da nolanahikoa, Ordiziako txapelketako gaztarik onena jaso baitu, jatorri goierritarra duen La Leze gaztandegikoa. Eli Gorrotxategi gaztagileak eman dio saria Urdangarinen bikoteari. Gaztaren kofradiako Leire Arandia eta Txema Aranburu ere bertan izan dira. Hitzakideek, proiektua indartzen laguntzeaz gain, astero askotariko produktuen zozketetan parte har dezakete.













