ADI! dokumentazio medikua entregatzeko epea luzatuko dugu
"Korrikalari agurgarria, COVID-19k sortu duen egoera dela eta, dokumentazio medikua entregatzeko epea luzatuko dugu. Epe berria ekainaren 3a izango da, izen-emateko hirugarren epearekin batera. Hala ere, ahal duzun neurrian, mesedez, lehenbailehen bidali, azkeneko momentura itxaron gabe. Modu honetan, inskripzioak hobeto kudeatzen lagunduko diguzu. Mila esker. Ondo izan, ehm/g2h/mmm"