EUSKALDUN BATZUEN HIZKUNTZA ABENTURA ZIRRARAGARRIA
Zein da egungo euskaldunaren profila? Gaur egun ez dago esaldi bakarrean erantzuterik galdera horri.
Lerro hauetan arreta familia euskaldunetan sortu eta, garaiko beldur eta debeku giroaren ondorioz, gurasoengandik euskara jaso ez zutenengan jarri nahi dugu. Gurasoengandik jaso ez, eta eskola zein unibertsitate garaian dena gaztelaniaz ikasi behar izan zuen belaunaldi hori dugu gogoan artikulu honetan. Bide horretan hazi diren hainbat pertsonak, unibertsitate garaian zegoela eta lantegian lanean hasitakoan, hain zuzen, euskararen bideari ekin zioten, beraien burua euskaldundu zuten eta gaur egun euskaraz bizitzeko hautua egin duten pertsonen ahalegina azpimarratu nahi dugu.
Horren eredu dugu Joseba Ibarburu, Realeko Administrazio Kontseiluko kidearen ibilbidea. Ikusi eta entzun bideoa bere testigantza entzuteko.