Heriotza hizpide
Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak heriotza izango du hizpide hilabete honetako mintzatertulian; Nerea Erkiaga adituak "Hil arte bizi. Heriotzaren aurrean ere, gure era" hitzaldia eskainiko du azaroaren 14an, 18:00etan, Barrena kultur etxean. Besteak beste, heriotzaren aurrean ditugun eskubideei eta har ditzakegun erabakiei buruz hitz egingo du Erkiagak. Antolatzaileek jakinarazten dute hitzaldia ez dela gomendagarria dolu prozesuan daudenentzat; gainerakoak, gonbidatuta zaudete.
Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak heriotza izango du hizpide hilabete honetako mintzatertulian; Nerea Erkiaga adituak “Hil arte bizi. Heriotzaren aurrean ere, gure era” hitzaldia eskainiko du azaroaren 14an, 18:00etan, Barrena kultur etxean. Besteak beste, heriotzaren aurrean ditugun eskubideei eta har ditzakegun erabakiei buruz hitz egingo du Erkiagak. Antolatzaileek jakinarazten dute hitzaldia ez dela gomendagarria dolu prozesuan daudenentzat; gainerakoak, gonbidatuta zaudete.