Igandean Gasteizen hitzordua
Gasteizeko
Andre Mari Zuriaren plazan bukatuko da igandean KORRIKAren edizio honen 2.500
kilometroko ibilbidea. Arabako hiriburu osoa zeharkatu
ondoren, Dato kaletik sartuko da karabana koloretsua plazan. Amaiera
ekitaldia bertan izango da eta, segidan, bertaratutakoei helduko zaie
festarako tenorea.
Hemen duzue azken eguneko guneen eta egitarauen informazioa:
Herri bazkaria
Klika egin HEMEN eta eskuratu zure txartela!
Bazkaria Landatxo kiroldegian izango da, bi txandatan: 13:30 eta 15:30 (oraingoz, salmenta SOILIK ON-LINE izango da).
Bazkarirako erabilitako lehengaiak ekologikoak eta bertakoak izango
dira, "Ortutik ahora" katering ekologikoaren, Gamarrako Ostalaritza
Eskolaren eta Bionekazaritzaren elkarlanari esker.
Hiru menu aukeran:
Menu ekologikoa (15 euro):
Sasoiko
entsalada / Arabako txahal sukalkia (glutenik gabea) / Gozoklika: hiru
kapatako yogur moduko bat (sagar krema, esne mamia, irasagar krema eta
fruitu lehorrak).
Ardoa / Sagardoa / Ogia / Kafea.
Menu begano ekologikoa (15 euro):
Sasoiko entsalada / Arabako babarrunak / Postre beganoa.
Ardoa / Sagardoa / Ogia / Kafea.
Umeentzako menu ekologikoa (10 euro):
Arabako txahal sukalkia / Gozoklika: hiru kapatako yogur moduko bat (sagar krema, esne mamia, irasagar krema eta intxaur krema).
Ogia.
Oharrak:
Bi txanda desberdin izango direnez, puntualtasuna eta hasteko zein
amaitzeko ordutegia errespetatzea oso garrantzitsua izango da, eta
aforoa kontrolatzeari begira, antolatzaileen oharrei kasu egitea.
Kiroldegian sartuko diren pertsona guztiek bazkarirako txartela
beharko dute (ezin izango da kanpotik ekarritako janariarekin barruan
jatera sartu).
Sartuko den jende guztiak behar du txartela, baita umeek ere. Haur
jaio berrien kasuan, aforoari begira Udalak jartzen dizkigun baldintzak
betetze aldera, formularioan horri dagokion gelaxka bete beharko duzue.
Ordainagiria ekartzea derrigorrezkoa izango ez den arren, asko
lagunduko dio antolakuntzari zerrenda egiaztatu eta sarrera unea arintze
aldera.
Aukeratutako menua ezin izango da ondoren aldatu.
Bazkaria Landatxo kiroldegian izango da, bi txandatan: 13:30 eta 15:30 (oraingoz, salmenta SOILIK ON-LINE izango da).
Bazkarirako erabilitako lehengaiak ekologikoak eta bertakoak izango dira, “Ortutik ahora” katering ekologikoaren, Gamarrako Ostalaritza Eskolaren eta Bionekazaritzaren elkarlanari esker.
Hiru menu aukeran:
- Menu ekologikoa (15 euro):
Sasoiko entsalada / Arabako txahal sukalkia (glutenik gabea) / Gozoklika: hiru kapatako yogur moduko bat (sagar krema, esne mamia, irasagar krema eta fruitu lehorrak).
Ardoa / Sagardoa / Ogia / Kafea. - Menu begano ekologikoa (15 euro):
Sasoiko entsalada / Arabako babarrunak / Postre beganoa.
Ardoa / Sagardoa / Ogia / Kafea. - Umeentzako menu ekologikoa (10 euro):
Arabako txahal sukalkia / Gozoklika: hiru kapatako yogur moduko bat (sagar krema, esne mamia, irasagar krema eta intxaur krema).
Ogia.
- Bi txanda desberdin izango direnez, puntualtasuna eta hasteko zein amaitzeko ordutegia errespetatzea oso garrantzitsua izango da, eta aforoa kontrolatzeari begira, antolatzaileen oharrei kasu egitea.
- Kiroldegian sartuko diren pertsona guztiek bazkarirako txartela beharko dute (ezin izango da kanpotik ekarritako janariarekin barruan jatera sartu).
- Sartuko den jende guztiak behar du txartela, baita umeek ere. Haur jaio berrien kasuan, aforoari begira Udalak jartzen dizkigun baldintzak betetze aldera, formularioan horri dagokion gelaxka bete beharko duzue.
- Ordainagiria ekartzea derrigorrezkoa izango ez den arren, asko lagunduko dio antolakuntzari zerrenda egiaztatu eta sarrera unea arintze aldera.
- Aukeratutako menua ezin izango da ondoren aldatu.