Goliat David bihurtzen denean
Zer pentsatuko zenuke ondorengo argudioak irakurriko bazenitu? Nor irudikatzen duzu ideia horien atzean?
“Hizkuntza bat eta bakarra erabiltzea bilatzen duen mugimenduaren kide da.”
“Hainbat hizkuntzek errepresio soziala, bere estatusaren manipulazioa, bere erabilera debekatzea bizi izan dute eta historia unibertsala adibidez josita dago. Hizkuntza errepresioa eragiteko moduak oso anitzak eta sotilak dira: hasi familian edo auzoetan egunero erabiltzera behartzetik eta eskolan hizkuntza hori irakastea debekatzen amaituz.”
Eta espainolak ingelesaren aurrean AEBtan bizi duen hizkuntza errepresioaz diharduen artikulu honetan irakurritakoak esango banizkizu, egoeraren arabera, Goliat David dela konturatzea adinakoa litzateke. Zer pentsa utzi nau…