2019-2020 ikasturteko egutegia
Uztailean, ikastolako ateak itxi genituenean, iraila oso urruti ikusten zen eta errutinarekin hausteko aukera paregabea zabaltzen zitzaigun gure aurrean...
Uztailean, ikastolako ateak itxi genituenean, iraila oso urruti ikusten zen eta errutinarekin hausteko aukera paregabea zabaltzen zitzaigun gure aurrean. Bada, ia konturatu gabe, iraila iritsi zaigu eta berarekin batera, ikasturte berri baten hasiera.
Hondartza, kanpina, erreka, mendia, igerilekua… bidelagun izan ditugu eta makina bat abentura bizitzeko aukera paregabeak eskaini dizkigute. Orain, errutinara itzultzeko garaia heldu zaigun arren, beste abentura ziragarria dugu gure aurrean: IKASTEAREN ABENTURA.
Lagunak berriro ikusteko aukera, irteera zoragarriak, ekimen eta proiektu berri ugari, mundu eta istorio ezezagunak aurkitzeko jarduerak… zain ditugu. Nork esan du ikastea aspergarria dela?
Tira, etapa bakoitza noiz hasiko den eta ordutegia zein izango den jakiteko, ondorengo taulan laburbildu dizkizuegu datu guztiak. Ikasturte berriaren hasiera aprobetxatuz, izango dugun egutegia jarraian doakizue.
2019 – 2020 IKASTURTEAREN HASIERA
ETAPA |
DATAK |
ORDUTEGIA |
HAUR HEZKUNTZA | Irailaren 9tik – 20ra | Goizeko 09:00etatik 12:30era |
Irailaren 23tik aurrera | Goiz eta arratsaldez | |
LEHEN HEZKUNTZA | Irailaren 9tik – 20ra | Goizeko 09:00etatik 12:30era |
Irailaren 23tik aurrera | Goiz eta arratsaldez | |
BIGARREN HEZKUNTZA (DBH) | Irailaren 9an aurkezpena | Goizeko 11:00etan |
Irailaren 10etik – 20ra | Goizeko 08:30etatik 14:30era | |
Irailaren 23tik aurrera | Goiz eta arratsaldez | |
BATXILERGOA | Irailaren 13an aurkezpena | Goizeko 11:00etan |
Irailaren 16tik aurrera | Ohiko ordutegia |
2019 – 2020 IKASTURTEKO EGUTEGIA
Pantaila osoan ikusi