Ohiko Batzarra
Gure kooperatibaren Estatutuen arabera, Artezkaritza Batzordeak Jakintza ikastolaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du...
Gure kooperatibaren Estatutuen arabera, Artezkaritza Batzordeak Jakintza ikastolaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du.
Eguna: 2018ko abenduaren 4a, ASTEARTEA.
Tokia: VILLA EUGENIA, Haur Hezkuntzako eraikina
1. deialdiaren ordua: 18:00
2. deialdiaren ordua: 18:30
GAI-ORDENA:
1. Aurreko aktaren irakurketa.
2. Batzarraren Akta onartzeko bi bazkideen izendapena.
3. 2017/2018 ikasturteko kontuen azterketa eta,hala badagokio, onarpena. Emaitzen aplikazioa.
4. 2018/2019ikasturterako aurrekontua eta, egokia bada, onarpena.
5. Zerbitzu prezioen eguneraketa 2019/2020 ikasturterako.
6. Jarduera pedagogikoa. 2018/2019rako lan ildo nagusiak.
7. Gurasoen partaidetzaren ingurukoak.
8. Galderak eta erreguak.
* Bazkide guztiek eskubidea dute ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko Kooperatibenak, 74.1. artikuluan aipatzen dituen agiri edo dokumentuak egoitza sozialean aztertzeko, baita horien testu osoa eskatzeko eta norberak eskuan edo etxean dohainik jasotzeko ere.
OHARRA: Batzar Nagusia Villa Eugeniako psikomotrizitate gelan ospatuko dugu. Ondoren lunch-a izango da jangelan.