Ostiralean, Ikastolaren Eguna
Ikasturtearen amaiera ate-joka dugu eta hilabete luze hauetan eginiko guztiak guztion aitortza eta errekonozimendua merezi du. Horregatik, ospakizun hau...
Ikasturtearen amaiera ate-joka dugu eta hilabete luze hauetan eginiko guztiak guztion aitortza eta errekonozimendua merezi du. Horregatik, ospakizun hau guztion festa izango da eta elkarrekin ondo pasatzea da duen xede nagusia.
Gure Ikastolaren Eguna, urtetan, ekaineko larunbat batean egin izan dugu. Aurten, larunbat hori hartuta zegoela ikusita, ostiralera aurreratzea erabaki genuen.
Ustekabeko horren aurrean, antolaketan diharduen lan-taldeak egundoko ahalegina egin behar izan du, planifikatuta zegoen guztia goitik-behera aldatu behar izan baitu. Lan horren emaitza da jarraian duzuen egitaraua eta guztiok espero dugu arrakastatsua izatea.
Horretarako, guztion partaidetza eta umore ona besterik ez dugu behar. Animo eta jaiaz gozatu!!!
Pantaila osoan ikusi