COVID-19AGATIK EGOERA
Kaixo lagunok, Etxean egoteko prozesua hasi denetik ez gara zuekin harremanetan jarri. Orain inportanteena baita ematen ari zaizkigun irizpideak bete eta zentzudun jokatzea. Hari horretan, Ordizia Rugby Elkarteko kideok harro gaude gure giza taldea osatzen dugun guztiok erakusten ari garen arduragatik. Kirol arloari dagokionez, gehienok, zaleak, bazkideak, gurasoak… zer gertatuko zain gaude. Jakin badakigu, une... Read More
Kaixo lagunok,
Etxean egoteko prozesua hasi denetik ez gara zuekin harremanetan jarri. Orain inportanteena baita ematen ari zaizkigun irizpideak bete eta zentzudun jokatzea. Hari horretan, Ordizia Rugby Elkarteko kideok harro gaude gure giza taldea osatzen dugun guztiok erakusten ari garen arduragatik.
Kirol arloari dagokionez, gehienok, zaleak, bazkideak, gurasoak… zer gertatuko zain gaude. Jakin badakigu, une honetan, adin txikikoen lehiaketak, emakumeena, zein 23 urte azpikoena bertan behera geratu direla dagoeneko. Oraindik zain gaude Ohorezko Mailarekin zein gertuko den jakiteko. Dirudien arren, hau ere bertan behera geratuko da, berandu baino lehen.
Daukagun informazio oro jakinaraziko dizuegu datozen egunetan.
Bien bitartean, izan arduratsu eta geratu etxean. Etxetik hasten da guztion osasuna.
Animo eta aurrera beti!