Erlantz Garmendia, Europako txapeldunorde
Erlantz Garmendia jokalari ordiziarrak Europako 18 urtez azpiko txapelketan bigarren tokia eskuratu du Espainiako selekzioarekin. Aste honetan zehar jokatu da txapelketa Errusiako Kaliningradoko estadioan. Finala Georgiaren kontra izan da eta finalera iristeko Errusiako eta Alemaniako taldeak kanporatu ditu Espainiak, esate baterako. Finala arratsalde honetan jokatu da. Georgiak eraman du, 20 eta 10. Zorionak Erlantz! Irudiak... Read More
Erlantz Garmendia jokalari ordiziarrak Europako 18 urtez azpiko txapelketan bigarren tokia eskuratu du Espainiako selekzioarekin. Aste honetan zehar jokatu da txapelketa Errusiako Kaliningradoko estadioan. Finala Georgiaren kontra izan da eta finalera iristeko Errusiako eta Alemaniako taldeak kanporatu ditu Espainiak, esate baterako. Finala arratsalde honetan jokatu da. Georgiak eraman du, 20 eta 10.
Zorionak Erlantz!
Irudiak ez dira oso argiak, baina, batean Erlantz gaurko finalean (kasko gorria duena) eta bestean (ezkerretik, bigarrena) taldeko kideekin finalera pasea ospatzen.