OREko taldeek puntuak gehitzen segitzen dute
Ordizia Rugby elkarteko liga desberdinak denboraldiko azken jardunaldiak jokatzen ari dira. Aurreko asteburuko, orokorrean, oso ona izan zen lortutako emaitzengatik eta, bereziki, zaleek gozatzeko izan zuten aukeragatik. Aipamen berezia merezi du neskek igande eguerdian jokatutako partidua. Orkli Ordizia taldeak Eibarreko neskekin jokatzen du eta ez zuen irabazi, baina zale asko elkartu zen harmailan jokalariak animatzeko,... Read More
Ordizia Rugby elkarteko liga desberdinak denboraldiko azken jardunaldiak jokatzen ari dira. Aurreko asteburuko, orokorrean, oso ona izan zen lortutako emaitzengatik eta, bereziki, zaleek gozatzeko izan zuten aukeragatik. Aipamen berezia merezi du neskek igande eguerdian jokatutako partidua. Orkli Ordizia taldeak Eibarreko neskekin jokatzen du eta ez zuen irabazi, baina zale asko elkartu zen harmailan jokalariak animatzeko, baita Durangotik etorri ziren aurkariak ere.
Asteburuan jokatutako azkeneko partidua izan zen aipatutakoa. Besteak, ohorezko dibisiokoa, euskal ligakoak eta 14 urtez azpikoena, aurretik jokatu eta irabazi egin ziren. Ampo Madrilen jokatu zuen eta beste guztiak Altamiran. Seniorrek, 18 eta 16 urtez azpikoek euren joko ona erakutsi zuten. Sailkapenak horrela erakusten du: Garabiko seniorrak bigarrenak dira, larunbatean aurrez aurre izango duten Bilboren atzetik, hiru puntura; bigarren tokian dago baita 18 urtez azpikoen Garabi taldea, Bera Beraren atzetik lau pun tura, eta hirugarrena da 16 urtez azpikoa Labe Lan taldea, 13 puntura. Azken biok Elorrion jokatuko dute larunbatean. Aste gutxi barru jokoan dagoen faseko emaitzak ezagutuko dira. Zorionak eta animo denei.
Argazkia: Jesus M. Salamanca