IRAGANERA ITZULERA XXIV.a
Professional History elkarteak eta herriko taldeek berritutako Erdi Aroko azoka berezia egingo dute larunbatean eta igandean Erdi Aroko azoka berezia ospatuko da Ordizian asteburuan. Eta berrikuntzekin dator XXIV. edizioa. Esate baterako, Udalarekin elkarlanean antolakuntzan ari den elkartea, Professional History elkarte nafarra, eta berak proposaturiko hainbat artisautza postu eta ekintza. Edizio honetako xehetasunak agertu dituzte prentsa aurrean udal arduradunek, Jose Miguel Santamaria alkateak eta feria berezietako zinegotziak, Arantxa Fernandezek, Professional Historyko ordezkaria den Michel Redradok eta Ordiziako merkatarien ordezkariek eta arloko zinegotziak, Josi Iturriozek. Alkateak edizio honetan berrikuntzak eskainiko direla azpimarratu du eta Ordiziako talde eta merkatarien parte-hartzea goraipatu du. Hala, ’herriko 15 merkatariek garaiko itxura hartu eta euren produktuak kalera aterako dituzte’. Arku Tiraketa taldeak erakustaldiak egingo ditu larunbatean goizean eta arratsaldean frontoi txikian eta hainbat kultur taldeek ‘feria babestu eta protagonizatuko dute’ une batzuetan. Beti Argi Banda, Laguntasuna Errondaila, Ordiziako Musika Eskola, Urrup Antzerki taldea eta Urdaneta eta Amets Bide dantza taldeek hartuko dute parte. Artisauak eta komikoak Redradok Professional History berak ordezkatzen duen taldea aurkeztu du. ‘Disziplina historiko ugari eta desberdinetan aditua den kualifikazio handiko artista gazte talde batek eta bizitza osoko esperientzia duten artisau tradizional desberdinak osatzen dugu elkartea’, dio. ‘Gure artearen eta ofizioen sustrai historikoetan sakontzeko pasioak eta publiko modernoari erakusteko nahiak batzen gaitu’. Euren burua definitzerakoan, ‘komiko modernoak’ direla dio, ‘herriz herri, kaleko jendearekin harreman zuzenean, gorte eta handikerietatik urrun ibili ziren haien ondorengo gara, eta harro gaude horretaz’. Professional Historyren helburua da ‘gustuko dugun eta hobeto dakigun hori egitea: jolas nahia, ikerkuntza historikoa eta lan ona batzea gure bezero eta bisitariei esperientzia ahaztezina eskaintzeko’. Talde gisa 15 urtetik gorako esperientzia dute eta ikuskizun paregabe eta pertsonalizatua prestatzen dute, ikuskizun, tailer eta jarduera ugariez osatuta. Dena dela, feriaren muina eta izatearen arrazoia artisauak dira. 60 inguru gerturatuko dira Ordiziara, ofizio desberdinak erakutsiz. Euren lana gertutik ikusteaz gain, publikoak antolatuko diren tailerretan parte hartzeko eta ikasteko aukera izango du, bere eskuekin lan eginez. Usainek, koloreek, musikak eta dekorazioak Ordiziako kasko historikoa eraldatuko du, Antzinara eramanez. Ekoizle eta artisauek herria hartuko dute euren jakiak eta berrikuntzak zuzenean eskaintzeko. ERDI AROKO AZOKARAKO JARDUERA PROGRAMA Larunbata, hilak 11 11:00 Kalejira, tropen desfilea, malabaristak, musikariak eta dantzariak. 11:00 Salmenta-postuak, lantegiak eta erakusketak irekitzea. 12:00 Azokaren inaugurazio-pregoia udaletxeko balkoitik. Arrano batek pergamino bat ekarriko du pregoilariaren eskuetara, eta horrenbestez, azoka inauguratuta geratuko da. 12:30 Katapulta-jaurtiketen erakusketa eta haurren gudu parte-hartzailea Zuhaiztian (Arboledan). Adituek gidaturik, gaztetxoenek benetako gerlari moduan borrokatu ahal izango dute, goma-aparrez egindako ezpatekin. 13:00 Zaldunen arteko borrokak eta arma-erakusketa, Zabala jauregiaren aurrean. Borroka errealak, ez koreografiatuak. 13:30 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela, Jose Migel Barandiaran Plazan. 14:00 Commedia dell’arte, Plaza Nagusian. 14:30 Magia-ikuskizun parte-hartzailea, elizaren parean. 17:00 Antzerki ibiltari parte-hartzailea: inkisidoreak herriko kaleetan barrena. Norbaitek jakitera eman du sorgin bat dabilela eskulangileen artean. 17:30 Bisita gidatua Erdi Aroko kanpamentura, Zuhaiztian. 18:30 Erdi Aroko musika-ikuskizuna aurrez aurre, eta sabel-dantza. 19:00 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela, Jose Migel Barandiaran Plazan. 19:30 Antzerki ibiltari parte-hartzailea: “Bandaloen altxorra/El Tesoro de los Bándalos”: Bandalo noble batek bere altxorra gorde zuen lurralde hauetan. Aktoreek gidaturik, gaztetxoenek hainbat proba gainditu beharko dituzte, urrezko txanponez beteriko kutxa topatu arte. 20:00 “Heretikoaren epaiketa/El juicio del hereje” biribilketa antzeztua. Heresia susmagarri bat atxilotu dute. Ikusleak plazan elkartuko dira epaiketa ikusteko (magia, komedia, dantza, suzko malabarrak, borrokak suzko ezpatekin, Erdi Aroko musika aurrez aurre eta queimada bertaratzen direnentzat). Ikuskizunak 40-50 minutu iraungo du, azokaren ibilbidearen arabera. *Goizez eta arratsaldez arku-tiro erakusketa pilotaleku txikian. Igandea, hilak 12 11:00 Kalejira: juglareek, malabaristek, dantzariek eta hainbat pertsonaia xelebrek azoka-egun berri bat iragarriko dute. 12:00 Commedia dell’arte. “Juglarearen jaiotza/El nacimiento del juglar”, Plaza Nagusian. 12:30 Zaldunen arteko borrokak eta arma-erakusketa, Zabala jauregiaren aurrean. Borroka erreala, ez koreografiatua. 13:00 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela. 13:30 Magia-ikuskizun parte-hartzaile, Lekuona Plazan. 14:00 Antzerki ibiltaria: zirujau bizarginak azokako kaleetan barrena ibiliko da eta gaixoak "sendatu" eta mirarizko edabeak salduko ditu. 14:30 Katapulta-jaurtiketen erakusketa eta bisita gidatua setio-makinen erakusketara, Zuhaiztian. 17:00 Kalejira: pertsonaiarik bitxienak azokara iritsi dira, eta beren kasa ibiliko dira. Erdi Aroko musika (zuzenean), malabarrak, dantza parte-hartzailea. 17:30 Commedia dell’arte. “Itsasoko dama/La dama del mar”, Plaza Nagusian. 18:00 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela. 19:00 Zaldunen arteko borrokak, Zabala jauregiaren aurrean. 19:30 Bisita gidatua tortura-tresnen erakusketara, Lekuona Plazan. 20:00 Kalejira: mundua artean berria zen garai batetik etorritako antzinako izakiak; beren mezua zabaltzera datoz. “Basoko jauna/El señor del bosque” suzko ikuskizuna. Bufoien ikuskizuna: musika, dantza, magia, suzko malabarrak eta borrokak suzko ezpatekin, azokari amaiera emateko. BI EGUNETAN - Tortura-tresnen erakusketa: oinaze-zaldia, burdinazko dama, zepoak, eskuburdinak, Judasen sehaska... 40 pieza tamaina errealean (Lekuona PLazan). - Erdi Aroko setio-makinen erakusketa, tamaina errealean: setio-dorrea, katapulta, trebutxeta, balista, ariete estalia (Zuhaiztian). - Erdi Aroko armen erakusketa: ezpatak, lantzak, alabardak, ezkutuak, dagak, aizkorak, mazoak... 100dik gora pieza tamaina errealean, eskuz forjatuak (Zuhaiztian). - Erdi Aroko kirurgia-tresnen erakusketa. Erakusketa bakarra, hirutan banaturik: gerrako kirurgia, zirujau-bizargin ibiltariak eta amatasuna (Zuhaiztian). - Erdi Aroko kanpamendua. 5 dendako kanpamendua, tamaina errealean; armen eta kirurgia-tresnen erakusketa bat egongo da kanpamenduan. Horrez gain, Erdi Aroko kanpamenduen bizitzaren erakusketa bat egongo da ikusgai. Garai hartako lanabesak: pertzak, parrilak, erretegiak, mahaiak, bankuak (Zuhaiztian). - Kaleak banderekin eta zutoihalekin apaintzea. - Errementaritza-lantegia (Nikolas Lekuona Plazan). - Erdi Aroko kaligrafiari buruzko lantegia (Plaza Nagusian). - Erdi Aroko kartografiari buruzko lantegia (Plaza Nagusian). - Joskintzako lantegia (Plaza Nagusian). - Zahatoak egiteko lantegia (Elizaren parean). - Antzinako esgrimari buruzko lantegia (Zuhaiztian). - Kotagainekoei buruzko lantegia (Plaza Nagusian).
Professional History elkarteak eta herriko taldeek berritutako Erdi Aroko azoka berezia egingo dute larunbatean eta igandean
Erdi Aroko azoka berezia ospatuko da Ordizian asteburuan. Eta berrikuntzekin dator XXIV. edizioa. Esate baterako, Udalarekin elkarlanean antolakuntzan ari den elkartea, Professional History elkarte nafarra, eta berak proposaturiko hainbat artisautza postu eta ekintza. Edizio honetako xehetasunak agertu dituzte prentsa aurrean udal arduradunek, Jose Miguel Santamaria alkateak eta feria berezietako zinegotziak, Arantxa Fernandezek, Professional Historyko ordezkaria den Michel Redradok eta Ordiziako merkatarien ordezkariek eta arloko zinegotziak, Josi Iturriozek.
Alkateak edizio honetan berrikuntzak eskainiko direla azpimarratu du eta Ordiziako talde eta merkatarien parte-hartzea goraipatu du. Hala, ’herriko 15 merkatariek garaiko itxura hartu eta euren produktuak kalera aterako dituzte’. Arku Tiraketa taldeak erakustaldiak egingo ditu larunbatean goizean eta arratsaldean frontoi txikian eta hainbat kultur taldeek ‘feria babestu eta protagonizatuko dute’ une batzuetan. Beti Argi Banda, Laguntasuna Errondaila, Ordiziako Musika Eskola, Urrup Antzerki taldea eta Urdaneta eta Amets Bide dantza taldeek hartuko dute parte.
Artisauak eta komikoak
Redradok Professional History berak ordezkatzen duen taldea aurkeztu du. ‘Disziplina historiko ugari eta desberdinetan aditua den kualifikazio handiko artista gazte talde batek eta bizitza osoko esperientzia duten artisau tradizional desberdinak osatzen dugu elkartea’, dio. ‘Gure artearen eta ofizioen sustrai historikoetan sakontzeko pasioak eta publiko modernoari erakusteko nahiak batzen gaitu’. Euren burua definitzerakoan, ‘komiko modernoak’ direla dio, ‘herriz herri, kaleko jendearekin harreman zuzenean, gorte eta handikerietatik urrun ibili ziren haien ondorengo gara, eta harro gaude horretaz’.
Professional Historyren helburua da ‘gustuko dugun eta hobeto dakigun hori egitea: jolas nahia, ikerkuntza historikoa eta lan ona batzea gure bezero eta bisitariei esperientzia ahaztezina eskaintzeko’. Talde gisa 15 urtetik gorako esperientzia dute eta ikuskizun paregabe eta pertsonalizatua prestatzen dute, ikuskizun, tailer eta jarduera ugariez osatuta. Dena dela, feriaren muina eta izatearen arrazoia artisauak dira. 60 inguru gerturatuko dira Ordiziara, ofizio desberdinak erakutsiz. Euren lana gertutik ikusteaz gain, publikoak antolatuko diren tailerretan parte hartzeko eta ikasteko aukera izango du, bere eskuekin lan eginez.
Usainek, koloreek, musikak eta dekorazioak Ordiziako kasko historikoa eraldatuko du, Antzinara eramanez. Ekoizle eta artisauek herria hartuko dute euren jakiak eta berrikuntzak zuzenean eskaintzeko.
ERDI AROKO AZOKARAKO JARDUERA PROGRAMA
Larunbata, hilak 11
11:00 Kalejira, tropen desfilea, malabaristak, musikariak eta dantzariak.
11:00 Salmenta-postuak, lantegiak eta erakusketak irekitzea.
12:00 Azokaren inaugurazio-pregoia udaletxeko balkoitik. Arrano batek pergamino bat ekarriko du pregoilariaren eskuetara, eta horrenbestez, azoka inauguratuta geratuko da.
12:30 Katapulta-jaurtiketen erakusketa eta haurren gudu parte-hartzailea Zuhaiztian (Arboledan). Adituek gidaturik, gaztetxoenek benetako gerlari moduan borrokatu ahal izango dute, goma-aparrez egindako ezpatekin.
13:00 Zaldunen arteko borrokak eta arma-erakusketa, Zabala jauregiaren aurrean. Borroka errealak, ez koreografiatuak.
13:30 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela, Jose Migel Barandiaran Plazan.
14:00 Commedia dell’arte, Plaza Nagusian.
14:30 Magia-ikuskizun parte-hartzailea, elizaren parean.
17:00 Antzerki ibiltari parte-hartzailea: inkisidoreak herriko kaleetan barrena. Norbaitek jakitera eman du sorgin bat dabilela eskulangileen artean.
17:30 Bisita gidatua Erdi Aroko kanpamentura, Zuhaiztian.
18:30 Erdi Aroko musika-ikuskizuna aurrez aurre, eta sabel-dantza.
19:00 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela, Jose Migel Barandiaran Plazan.
19:30 Antzerki ibiltari parte-hartzailea: “Bandaloen altxorra/El Tesoro de los Bándalos”: Bandalo noble batek bere altxorra gorde zuen lurralde hauetan. Aktoreek gidaturik, gaztetxoenek hainbat proba gainditu beharko dituzte, urrezko txanponez beteriko kutxa topatu arte.
20:00 “Heretikoaren epaiketa/El juicio del hereje” biribilketa antzeztua. Heresia susmagarri bat atxilotu dute. Ikusleak plazan elkartuko dira epaiketa ikusteko (magia, komedia, dantza, suzko malabarrak, borrokak suzko ezpatekin, Erdi Aroko musika aurrez aurre eta queimada bertaratzen direnentzat). Ikuskizunak 40-50 minutu iraungo du, azokaren ibilbidearen arabera.
*Goizez eta arratsaldez arku-tiro erakusketa pilotaleku txikian.
Igandea, hilak 12
11:00 Kalejira: juglareek, malabaristek, dantzariek eta hainbat pertsonaia xelebrek azoka-egun berri bat iragarriko dute.
12:00 Commedia dell’arte. “Juglarearen jaiotza/El nacimiento del juglar”, Plaza Nagusian.
12:30 Zaldunen arteko borrokak eta arma-erakusketa, Zabala jauregiaren aurrean. Borroka erreala, ez koreografiatua.
13:00 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela.
13:30 Magia-ikuskizun parte-hartzaile, Lekuona Plazan.
14:00 Antzerki ibiltaria: zirujau bizarginak azokako kaleetan barrena ibiliko da eta gaixoak “sendatu” eta mirarizko edabeak salduko ditu.
14:30 Katapulta-jaurtiketen erakusketa eta bisita gidatua setio-makinen erakusketara, Zuhaiztian.
17:00 Kalejira: pertsonaiarik bitxienak azokara iritsi dira, eta beren kasa ibiliko dira. Erdi Aroko musika (zuzenean), malabarrak, dantza parte-hartzailea.
17:30 Commedia dell’arte. “Itsasoko dama/La dama del mar”, Plaza Nagusian.
18:00 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela.
19:00 Zaldunen arteko borrokak, Zabala jauregiaren aurrean.
19:30 Bisita gidatua tortura-tresnen erakusketara, Lekuona Plazan.
20:00 Kalejira: mundua artean berria zen garai batetik etorritako antzinako izakiak; beren mezua zabaltzera datoz. “Basoko jauna/El señor del bosque” suzko ikuskizuna. Bufoien ikuskizuna: musika, dantza, magia, suzko malabarrak eta borrokak suzko ezpatekin, azokari amaiera emateko.
BI EGUNETAN
– Tortura-tresnen erakusketa: oinaze-zaldia, burdinazko dama, zepoak, eskuburdinak, Judasen sehaska… 40 pieza tamaina errealean (Lekuona PLazan).
– Erdi Aroko setio-makinen erakusketa, tamaina errealean: setio-dorrea, katapulta, trebutxeta, balista, ariete estalia (Zuhaiztian).
– Erdi Aroko armen erakusketa: ezpatak, lantzak, alabardak, ezkutuak, dagak, aizkorak, mazoak… 100dik gora pieza tamaina errealean, eskuz forjatuak (Zuhaiztian).
– Erdi Aroko kirurgia-tresnen erakusketa. Erakusketa bakarra, hirutan banaturik: gerrako kirurgia, zirujau-bizargin ibiltariak eta amatasuna (Zuhaiztian).
– Erdi Aroko kanpamendua. 5 dendako kanpamendua, tamaina errealean; armen eta kirurgia-tresnen erakusketa bat egongo da kanpamenduan. Horrez gain, Erdi Aroko kanpamenduen bizitzaren erakusketa bat egongo da ikusgai. Garai hartako lanabesak: pertzak, parrilak, erretegiak, mahaiak, bankuak (Zuhaiztian).
– Kaleak banderekin eta zutoihalekin apaintzea.
– Errementaritza-lantegia (Nikolas Lekuona Plazan).
– Erdi Aroko kaligrafiari buruzko lantegia (Plaza Nagusian).
– Erdi Aroko kartografiari buruzko lantegia (Plaza Nagusian).
– Joskintzako lantegia (Plaza Nagusian).
– Zahatoak egiteko lantegia (Elizaren parean).
– Antzinako esgrimari buruzko lantegia (Zuhaiztian).
– Kotagainekoei buruzko lantegia (Plaza Nagusian).