MARTXAN DA GOIEKIREN ENPRESA EKIMEN BERRIEN XVII. SARIKETA
Maiatzaren 23an bukatuko da proiektuak aurkezteko epea Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XVII. Sariketa jarri du martxan. Bi maila hartzen ditu kontuan sariketak: Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onena batetik, eta Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaile Onena bigarrenik. Sariari buruzko agiri guztiak (oinarriak, galdeketak, izen emateko oinarriak) Goiekiren webgunean eskuratu daitezke. Maiatzaren 23rako aurkeztu behar dira proiektuak. Lehenengo kategoriaren helburua (Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onena) proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bidez sustatzailearen irudia bultzatzea da, eta eskualdean lana eta aberastasuna sortzea. Horregatik dago zuzendua 2013-2014. urteetan negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten sustatzaileei. 6000€ jasoko ditu aurkezten direnen artean proiekturik onenak eta baldin eta sortu den enpresak Kooperatibaren izaera juridikoa balu beste 3000€ jasoko lituzke. Bigarren kategoriara, Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaile Onenera, aurkezten diren proiektuek eskualdeko ETE-etako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntza eta berrikuntza sustatzea izango dute helburu. Ekintza berritzaileak garatzearen ondorioz, enpresa bertan balio erantsia sortzen duten eskualdeko ETE-ei dago zuzendua. Kategoria honetako proiektu onenari 3.000 € emango zaizkio. Proiektuak aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 23a izango da. Sariari buruzko agiri guztiak (oinarriak, galdeketak, izen emateko oinarriak) www.goierri.org webgunean daude eskuragarri.