Gazte asanbladak gaztetxeari buruzko hausnarketa prozesua antolatu du. Bihar, 19:00etan, bilera egingo dute. Gainera, astebururako ekitaldiak antolatu dituzte. Ostiral gauean eskualdeko bi taldek kontzertua emango dute: Ezinean eta Kasik taldeek joko dute. Larunbatean, berriz, sukaldaritza begetariano tailerra emango dute. Bihar da izena emateko azken eguna.
http://youtu.be/tvk_qeNDGaE Urretxuko eta Zumarragako 500 lagunetik gora ari dira Gi-631 izeneko lehen herri opera prestatzeko lanetan. Ekainaren 21ean egingo dute ikuskizuna, baina giroa pixkanaka berotzen joateko asmoarekin, dagoeneko aurkeztu dute abestia, eta horrekin batera, baita bideoklipa ere. Jon Maia bertsolariak egin ditu hitzak, eta Edurne Iturbe trikitilariak jarri die doinua. Abestiaren grabazioan, berriz, Urretxuko nahiz Zumarragako dozenaka abeslarik eta musikarik parte hartu dute.
Veronica Domingo Alonso margolari gazteak pintura erakusketa irekiko du ostiralean Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Inaugurazioa 19:00etan izango da. Alonsok Urretxu eta Zumarragako udalen pintura lehiaketa irabazi zuen iaz. Bere lanak hilaren 25a bitartean egongo dira Urretxun. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era.
Urretxu eta Zumarragako LHko eta DBHko ikasleek Eskolako Agenda 21eko foroa egin dute gaur. Bertan, ikasturte honetan egindako lana aurkeztu dute eta bi herrietako alkateei euren proposamenen berri eman diete. Ahateei, usoei, eta txolarreei janaria emateak dituen ondorioak azaltzeko kanpaina bat egitea proposatu dute. Arrandegietan sortzen den hondakinak ere kezkatzen ditu.