Gaur goizean Lomce legearen kontrako sinadurak biltzeko mahaiak jarri dituzte Urretxuko eta Zumarragako lau puntutan. Guztira, 509 sinadura bildu dituzte. Espainiako gobernuak indarrean jarri nahi duen hezkuntza legearen kontrako lantaldea osatu da bi herrietan; lantaldean hezkuntza arloko eragile ugari bildu da. Antolatzaileek esan dutenez, “Lomceri gure ezezkoa adierazteaz gain, hau ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu".
Gaur Urretxuko Aldiri kiroldegian Kirol Jaia egiten ari dira Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako eskoletako ikasleak. Goizean ikasturtean zehar eskola kirolean aritu diren 500 ume inguru elkartuko dira mailaz maila. Orain
The post Eskola kirolean ikasturtean zehar aritu diren 500 bat haur Kirol Jaia egiten ari dira appeared first on Otamotz.
Zarauzko eta Urretxu-Zumarragako gaztetxeek Zeatikezpa ikus-entzunezko rallyaren bigarren edizioa antolatu dute ekainaren 7rako. Oraingoan, Urretxu eta Zumarragan egingo dute. Lehiakideek askatasunari buruzko iragarkiak egin behar dituzte. 10:00etan elkartuko dira, gaztetxean, eta antolatzaileek derrigor sartu beharreko objektuaren eta tokiaren berri emango diete.
Bihar, 09:30etik 13:30era, eskola kirolaren jaia egingo dute lizeoko jolastokian. Eguraldi txarra egiten badu, Aldiri kiroldegian egingo dute. 500 haur inguruk parte hartuko dute. Aurtengo eskola kirol programazioan aurrebenjamin, benjamin eta kimu mailako haurrek parte hartu dute.
http://youtu.be/03-3Ud_u70U Eguraldiak ez du batere lagundu gaur eguerdian urretxuarrek eta zumarragarrek Gure Esku Dago ekimenarekin zuten hitzoruan. Areizaga-Kalebarren plazan 300 bat lagun elkartu dira eta euria goian behean ari zuenez arkupetan babestu dira lehenengo, ondoren atertu duenean biribila osatu dute plazan eta ekainaren 8ko giza katerako entsegua egin dute. Urretxuarrei eta zumarragarrei ekainaren 8an, 09:30ean lizeoko kantxan elkartzeko deialdia egin diete.
Ostegun arratsaldean osoko bilkura egin zuten Urretxuko udaletxean. Hasteko, 2015eko herriko jai eguna irailaren 21a izatea, Lilibaso arautegi orokorraren barnean sartzea eta Ogasun departamentuarekin datuak partekatzea onartu zuten aho batez. Mendekotasuna dutenei eskaintzen zaien etxez etxeko laguntzaren inguruan, ordea, alderdi guztiak ez ziren bat etorri. Bilduko sei zinegotziek alde bozkatu zuten eta oposizioko zazpiak abstenitu egin ziren.
Uztailean robotika eta bideojoko sortze tailerrak emango dituzte lizeoan. 8 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteek parte har dezakete. Lehen txandakoak 7tik 11ra arituko dira eta bigarren txandakoak 14tik 18ra. Tailerrak goizez emango dituzte: 09:00etatik 13:00etara. Helburua, eginez ikastea eta ondo pasatzea da. Informazio gehiago lortzeko, doplay.es web orrira jo daiteke, 660 382 674 telefono zenbakira deitu edo alberto@doplay.es helbidera mezua bidali.
Urretxuko Udalak Nordic Walking (ipar martxa) ikastaroa antolatu du ekainaren 8rako. Santa Barbaran emango dute, 10:00etatik 13:00etara. Ekainaren 6a baino lehen eman behar da izena, kultur etxean (943 03 80
The post Ekainaren 8an Nordic Walking ikastaroa emango dute Santa Barbaran appeared first on Otamotz.