ORDIZIAN ELKARTEAK 1.000€ OPARITZEN DITU
ORDIZIAN Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak, Ordizia garatzeko sektore ekonomiko honek duen garrantzia ikusita eta une honetan sektoreak dituen zailtasunak kontuan izanda, Ordiziako merkatari txikiak babesteko eta sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, “ORDIZIAN IBILBIDEA” leloa duena. Beran elkarteko establezimendu guztiek hartuko dute parte.
ORDIZIANek guztira 6.000 promozio-kartilla banatuko ditu elkarteko kide diren establezimenduen artean. Hauek beraien bezeroen artean banatuko dituzte, bezero horiek zozketan parte har dezaten. Ondoren, kontsumitzaileek betetako kartillak BARRENA Kultur Etxean dagoen postontzian sartu beharko dituzte zozketa eguna baino lehen.
Bezeroak honako eskubide hau izango du: elkarteko kide den establezimendu batean erosketa egiten duen bakoitzean eta promozio-kartilla eramaten badu, horretarako prestatutako espazioan zigilua jasotzeko eskubidea. Zozketan parte hartu ahal izateko kartilla bakoitzak kanpainan parte hartzen duten 8 establezimendu desberdinetako zigiluak eraman beharko ditu.
Zozketatutako sariak 500 euroko 2 opari-txeke izango dira erosketa edota kontsumizio moduan ORDIZIANeko kide diren establezimenduetan gastatu edo xahutzeko, horretarako ezarritako epean.
KANPAINA EPEAK
Ordizian I. Ibilbidea
Urriaren 19tik 31ra bete eta postontzian sartu daitezke kartillak.
Lehenengo txekearen zozketa publikoa azaroaren 2an izango da 12:00etan D’Elikatuzen.
Lehenengo sariaren irabazleak azaroaren 13a arteko epea izango du opari-txekea xahutzeko.
Ordizian II. Ibilbidea
Azaroaren 2tik 14ra bete eta postontzian sartu daitezke kartillak.
Bigarren txekearen zozketa publikoa azaroaren 16an izango da 12:00etan D’Elikatuzen.
Bigarren sariaren irabazleak azaroaren 27a bitarteko epea izango du opari-txekea xahutzeko.