Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Argi-zuzi piztailea

Mieltxok kobazuloko horma umeletik argi-zuzia burdinazko euskarriaren uztailetik hartzean erre egin zen, baina minari eutsi eta iluntasunean astindu zuen. -Hor inor bada, agertu behingoz! Mieltxok herensugearen lepo guztiak moztu berri zituen berebiziko borrokaldi batean. Esan beharra dago, herensugea sukarraldi gogor batetik irteten ari zela; sudurretik mukiak tantaka zituela zegoen oraindik, eta atera kontuak, hainbat buru, Continue Reading

2021/11/07
Xegun Altolagirre

Mieltxok kobazuloko horma umeletik argi-zuzia burdinazko euskarriaren uztailetik hartzean erre egin zen, baina minari eutsi eta iluntasunean astindu zuen.

-Hor inor bada, agertu behingoz!

Mieltxok herensugearen lepo guztiak moztu berri zituen berebiziko borrokaldi batean. Esan beharra dago, herensugea sukarraldi gogor batetik irteten ari zela; sudurretik mukiak tantaka zituela zegoen oraindik, eta atera kontuak, hainbat buru, hainbat sudur. Makalaldi batean harrapatu zuela alegia, eta ez diot horrekin Mieltxori meriturik kendu nahi. Bere xedea beteta etxera itzultzeko unea zen, baina horretarako kobazuloa zeharkatu behar, eta bazekien herensugearen zaindariak mendeku bila agertuko zitzaizkiola bidera.

-Jarri ezazu hori bere lekuan berehala! -entzun zen iluntasunean.

Itzaletatik agure txiki bat agertu zen. Okerra, makurra, kakotuta. Adinagatik seguruena. Azala zurbila eta aurpegia kedarraz zikinduta.

-Nor zara zu? -galdetu zuen Mieltxok.

– Argi-zuzi piztaile nagusia.

-Eta zer demontre da argi-zuzi piztaile nagusi bat?

-Ezjakin halakoa! Zalduna izango zara, baina ez oso azkarra. Orain jarri berriro argi-zuzia hartu duzun tokian. Oso nekeza da argi-zuzi bat egitea hemen barruan. Mendeak behar izan nituen kobazuloko argi-zuzi guztiak pizteko. Badakizu ze umeltasun dagoen hemen barruan? Tira ba, zain nago…

Mieltxok, nahastuta eta sinistu ezinda agindutakoa bete zuen argi-zuzia bere lekura bueltatuz. Argi-zuzia ederki sartu zen burdinazko euskarriaren uztailean. Agureak irribarre egin zuen, seme alabek agindutakoa betetzen dutenean gurasoek egiten duten modura.

-Zuk pizten dituzu argi-zuzi hauek?

-Nork bestela? Hasieratik agindu zidaten laguntzaileak jarriko zizkidatela, baina putza! Putzaren putza! Erne ibili beharra nago zure moduko zalduk harroputzekin! Etorri eta zuenak balira bezala hartzen dituzue zuen mandatu, misio eta abenturetarako! Inoiz ez duzu hauek ordezkatu behar dituen nire moduko gizajoekin erreparatu, ezta?

-Zera… sentitzen dut… konturatu ere ez.

-Zuek zaldunok inoiz ez, beti zuen zilborrari begira.

Agureak Mieltxo begiratu zuen desafiatzaile. Bere bekozkoa iluntzen hasi zen, eta Miletxok damu ziztada bat nabaritu zuen bihotzean agure txikiarengatik, hantxe, iluntasun hartan bakarrik, inoiz inork eskertzeko betarik hartu ez zuen zeregin bat eginez.

-Ni, zera, alde egin beharrean nago, etxean afaltzeko zain dauzkat. -Mieltxok.

-Alde egizu, bai.-egin zuen hasperen agureak. 

Keinu bat egin zuen kobazuloaren iluntasunerantz.

-Jarraitu hortik. Hor beran ezkerretara, ondoren zuzen kilometro luze batean eta bidegurutzean eskuin aldera. Ur-jauzia zeharkatu eta aurreko Herensugearen hezurdurarekin egingo duzu topo, eta haren gainera igota. Handik aurrera bidea zuzenean kanpora doa.

-Nola eskertu, ez da nahikoa, baina ez daukat besterik.

Burdin jantzian eskua sartu eta urrez beteriko larruzko zakutxo bat atera zuen. Agurearen eskuetan utzi zuen. Honek ez zion garrantzia berezirik eman, baina ez zion muzinik egin. Mieltxok aurrera jarraitu zuen bere bidean argi-zuzien argipean. Beran ezkerretara hartu zuen, ondoren zuzen jarraitu zuen kilometro luze batean eta ur-jauziaren ondoren aipatutako herensugearen hezurdurarekin egin zuen topo. Irribarre egin zuen.

-Mila esker, argi-zuzi piztaile nagusi jauna!!

-Ojo argi-zuzirik bere lekutik hartzearekin, zelatan nago eta!!

Jatorrizko albistea irakurri.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut