Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Segundo batean

Segundo bat. Bi. Beste bat. Hau laugarrena. Bosgarrena orain. Segundo hauek ez dira bueltatuko. Hau ere ez, ezta hau ere. Segundo batean bi milioi hirurehun eta  laurogei eta hamahiru mila laurehun eta hirurogei eta hamar posta elektroniko bidaltzen dira Eta behin hirurogei segundo igarota, minutua osatu dute. Baina zer da minutu bat? Minutu eskas bat? Minutu Continue Reading

2022/01/18
Xegun Altolagirre

Segundo bat. Bi. Beste bat. Hau laugarrena. Bosgarrena orain. Segundo hauek ez dira bueltatuko. Hau ere ez, ezta hau ere. Segundo batean bi milioi hirurehun eta  laurogei eta hamahiru mila laurehun eta hirurogei eta hamar posta elektroniko bidaltzen dira Eta behin hirurogei segundo igarota, minutua osatu dute. Baina zer da minutu bat? Minutu eskas bat? Minutu batean hirurogei hegazkin aireratzen dira. Bat segundo bakoitzeko. Minutu batean bihotzak bataz beste hirurogei taupada izango ditu. Behin segundo bakoitzeko. Minutu batean lurrikara bat dago munduan. 12 aldiz kliskatzen ditugu begiak. Lur planeta mila zortziehun kilometro mugituko da. Lau milioi bilaketa egiten dira google-n. Ehun eta hamasei bikotek elkarrekin bizitzea erabakiko dute. Berrehun eta berrogei eta hamar haur jaioko dira. Kolibri batek lau mila aldiz eragingo ditu bere hego txikiak. Minutu batean hiru mila eta zortziehun tona zabor sortzen ditugu.  Ez ditut nik kontatu, google bilaketa horietako batean topatu ditut.

Poeta ezagun batek zioen, Mario Benedettik, minutu bakar batean bizitza oso bat amestu daitekeela. Inoiz ikasten badugu hain denbora gutxian zenbat gauza gertatu daitezkeen, orduan emango diogula behar beste garrantzia. Beste filosofo batek berriz, Teofrastok, horrela zioen, “denbora da pertsona batek gastatu dezakeen gauzarik baliotsuena”. Eta hau nik, Xegun Altolagirrek, gehitzen diot, “…eta aurreztu ezin daitekeena”. Aurrean dugun denbora hori orain eta hemen probesten ez badugu, ahaztu, galdu dugu. Kito.

Hartu arnasa segundo batean. Eman muxu ondoan daukazun horri (berak nahi badu). Kalean gurutzatzen zaizun horri egiozu irribarre, besarkatu, zergatik ez. Denbora badoa, bizitza badoa. Momentu bat besterik ez da. Tik, segundo bat, tak, beste bat. Tok, hirugarrena.

Denboraren makina izango bagenu eta denboran atzera bidaiatzerik bagenu, ezta? Inoiz barkatuko al diogu gure buruari galdu genuen segundo hura? Segundo haiek?

Pablo Milanesek kantatzen du, “denbora badoa eta zahartzen goaz…” baina esango nuke ez dela denbora zahartzen gaituena, galtzen dugun denborak zahartzen gaituela baizik. 

Segundo bat. Bi. Beste bat. Hau laugarrena. Bosgarrena orain. Segundo hauek ez dira bueltatuko. Hau ere ez, ezta hau ere.

Jatorrizko albistea irakurri.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut