Ekainaren 1ean xake festa Zaldibian
Urtero bezela, datorren ekainaren batean xake festa polit bat ospatuko dugu Zaldibian . Ihaz bezela, Anibal xake jokalari haundia izango dugu gurekin bertako 20 jokalarien kontra aritzeko prest. Xake zaldibiko jokalariak eta guraso batzuek ere bai .
Ihaz 3 partidatan tablas eskeini behar izan zuen , baino aurten forma hobean datorrela esan digu eta bestalde bertako jokalariak asko saiatu dira aurten eta Gipuzkoako hirugarrenak gelditu ondoren,moralaz gainezka agertuko dira. Erronka ezin hobea beraz.
Festari jarraipena emanez , opari batzuek banatuko dira jokalarien artean eta herriko plazan bazkari eder batekin bukatuko da eguna.