Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbitea
2018ko errenta eta ondarea aitortzeko garaian gauden honetan, Zaldibiako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi zaituzte.
Aurten ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainarekin, herritarrek administrazioarekin duten harremana euskaraz izan dadin bultzatu nahi dute UEMAk, udalek eta beste hainbat erakunde publikok.
Ohi bezala, errenta aitorpena egiterakoan, herritarrek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, modu errazean: hasieratik, zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, eta euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik.
Administrazioa euskalduntzeko duen eraginagatik, euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren beste urrats bat da errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea. Urratsa sendoa izan dadin, ordea, herritarren babesa eta parte-hartzea beharrezkoa da, eta hautu horretan eragin nahi du aurten ere kanpainak, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere.
Azken urte hauetan Zaldibiako herritarrek euskaraz egindako aitorpenen portzentajeak hauek dira:
Urtea %2014 % 39,402015 % 40,972016 % 41.622017 % 44,97